Nur eta herensugearen tenplua Toti Martinez de Lezea idazle arabarraren ipuinean oinarritutako animaziozko lana da. Aurreko lanak bezala, oraingoan ere, Juanba Berasategi zendutakoaren lan berria familia osoari zuzendutako abenturaz beteriko pelikula bat da. Aurreikusi daitekeenaren arabera, kalitate handiko animaziozko film bat da Nur eta herensugearen tenplua, eta segurenik guztiz entretenigarria.
Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko. Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.
Bertsolariak: Zigor Enbeita, Jon Maia, eta Xabi Paya. Antolatzaileak: Lan Eta Jolas Elkartea eta Urkabustaizko Bertso-Eskola.
Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan. Bastidako saioan Paula Amilburu, Peio Ormazabal, Asier Rubio eta Rikardo Gonzalez de Durana arituko dira; gai jartzailea Lierni Altuna izango da.
Margolari lana aurkeztuko du Mikel Urdangarin abeslariak. Sarrera: 10 euro.
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da Ikimilikiliklik bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.
Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera. Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara. Non: Araian Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka. Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen. Prezioa: 50 €
Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.
Txagorritxu auzoko jaiak izango dira ekainak 5 eta 10 bitartean. Haurrentzat hainbat ekitaldi izango dira. Ekainaren 5ean, 17:00etan, umeen jolasak eta Ane Gebara ipuin kontalariaren saioa Abendañon. Ekainaren 6an umeen jolasak Luis Dorao ikastetxean. Ekainaren 9an 18:00etan, Txikixan Magoa eta ipuin lehiaketaren sari banaketa.
Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko. Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.