Asteartea, ekainak 6



18:45

[ZINEMA] 'The shock doctrine'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa da. Filmak hilean behin, astearteetan, proiektatzen dira. 18:45ean filmen aurkezpena egiten da eta 19:00etan proiekzioaren txanda izaten da.Saio honetan, The Shock Doctrine (Michael Winterbottom & Mat Whitecross, 2009, Erresuma Batua) filma proiektatuko da, giza eskubideen urraketa lantzen duten filmak protagonista dituen blokearen barruan.

[ZINEMA] 'The shock doctrine' Oihaneder Euskararen Etxea

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa da. Filmak hilean behin, astearteetan, proiektatzen dira. 18:45ean filmen aurkezpena egiten da eta 19:00etan proiekzioaren txanda izaten da.
Saio honetan, The Shock Doctrine (Michael Winterbottom & Mat Whitecross, 2009, Erresuma Batua) filma proiektatuko da, giza eskubideen urraketa lantzen duten filmak protagonista dituen blokearen barruan.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.



[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz

Udaletxea, Lautada Asparrena | HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera. Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara. Non: Araian  Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka. Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen. Prezioa: 50 €  

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz Udaletxea

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera.

Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Non: Araian 

Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak

Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka.

Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen.

Prezioa: 50 €

 



17:00
19:30

[ERAKUSKETA] 'Munduko ipuinen erakusketa'

Zuiako liburutegia, Gorbeialdea Zuia | ERAKUSKETA

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.

[ERAKUSKETA] 'Munduko ipuinen erakusketa' Zuiako liburutegia

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.



17:00
19:00

[HAURRENTZAKO JARDUERAK] Txagorritxuko jaiak

Txagorritxu auzoa, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Txagorritxu auzoko jaiak izango dira ekainak 5 eta 10 bitartean. Haurrentzat hainbat ekitaldi izango dira. Ekainaren 5ean, 17:00etan, umeen jolasak eta Ane Gebara ipuin kontalariaren saioa Abendañon. Ekainaren 6an umeen jolasak Luis Dorao ikastetxean.  Ekainaren 9an 18:00etan, Txikixan Magoa eta ipuin lehiaketaren sari banaketa.

[HAURRENTZAKO JARDUERAK] Txagorritxuko jaiak Txagorritxu auzoa

Txagorritxu auzoko jaiak izango dira ekainak 5 eta 10 bitartean. Haurrentzat hainbat ekitaldi izango dira.

Ekainaren 5ean, 17:00etan, umeen jolasak eta Ane Gebara ipuin kontalariaren saioa Abendañon.

Ekainaren 6an umeen jolasak Luis Dorao ikastetxean. 

Ekainaren 9an 18:00etan, Txikixan Magoa eta ipuin lehiaketaren sari banaketa.


17:00
18:15

[ZINEMA] 'Nur eta herensugearen tenplua'

Florida zinema, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Nur eta herensugearen tenplua Toti Martinez de Lezea idazle arabarraren ipuinean oinarritutako animaziozko lana da. Aurreko lanak bezala, oraingoan ere, Juanba Berasategi zendutakoaren lan berria familia osoari zuzendutako abenturaz beteriko pelikula bat da. Aurreikusi daitekeenaren arabera, kalitate handiko animaziozko film bat da Nur eta herensugearen tenplua, eta segurenik guztiz entretenigarria.  

[ZINEMA] 'Nur eta herensugearen tenplua' Florida zinema

Nur eta herensugearen tenplua Toti Martinez de Lezea idazle arabarraren ipuinean oinarritutako animaziozko lana da. Aurreko lanak bezala, oraingoan ere, Juanba Berasategi zendutakoaren lan berria familia osoari zuzendutako abenturaz beteriko pelikula bat da. Aurreikusi daitekeenaren arabera, kalitate handiko animaziozko film bat da Nur eta herensugearen tenplua, eta segurenik guztiz entretenigarria.

 



19:30
21:00

[DANTZA] Dantza Plazan

Aihotz plaza, Gasteiz | DANTZA IKUSKIZUNA

Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko. Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.  

[DANTZA] Dantza Plazan Aihotz plaza

Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko.

Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.

 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»