Ostirala, ekainak 2



10:00

[TAILERRA] Zurrunbilo jaialdia

TAE, Gasteiz | TAILERRA

Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin. Ekainaren 2an eta 3an tailer bat egingo dute. Eneritz Artetxeren eskutik bufoiaren munduarekiko hurbilpen bat izango da, "baztertuen larruan jarriko gara momentu batez eta ixkina horrek ematen duen perspektibarekin begiratuko dugu mundua. Bufoiak, gizarte onartu eta ofizialarekiko distantzia batean bizi dira eta izan ere, distantzia horrek ematen die asktasun osoz adierazteko bidea; umorea, amorrua, ironiaeta sarkasmoaren laguntzarekin". Izena emateko: reservas@salabaratza.com  

[TAILERRA] Zurrunbilo jaialdia TAE

Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin.

Ekainaren 2an eta 3an tailer bat egingo dute. Eneritz Artetxeren eskutik bufoiaren munduarekiko hurbilpen bat izango da, "baztertuen larruan jarriko gara momentu batez eta ixkina horrek ematen duen perspektibarekin begiratuko dugu mundua. Bufoiak, gizarte onartu eta ofizialarekiko distantzia batean bizi dira eta izan ere, distantzia horrek ematen die asktasun osoz adierazteko bidea; umorea, amorrua, ironiaeta sarkasmoaren laguntzarekin".

Izena emateko: reservas@salabaratza.com

 


19:00

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Eriz magoa

Ariznabarra gizarte etxea, Gasteiz | MAGIA

Emozioen magia ikuskizuna, Eriz magoarekin. Dohainik. Jarduera irekia, ez da beharrezkoa izena ematea.

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Eriz magoa Ariznabarra gizarte etxea

Emozioen magia ikuskizuna, Eriz magoarekin. Dohainik. Jarduera irekia, ez da beharrezkoa izena ematea.


19:00

[ARTE ESZENIKOAK] 'Jadanik hilda'

BARATZA ARETOA, Gasteiz | ANTZERKIA

Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin. Ekainaren 2an Gasteizko Parasite kolektiboak Jadanik hilda aurkeztuko du, eta Mursegok (Ixiar Rozas eta Miren Arroitajauregi) Plastika aurkeztuko dute. Sarrerak aldez aurretik 6 euro, eta lehiatilan 8 euro.

[ARTE ESZENIKOAK] 'Jadanik hilda' BARATZA ARETOA

Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin.

Ekainaren 2an Gasteizko Parasite kolektiboak Jadanik hilda aurkeztuko du, eta Mursegok (Ixiar Rozas eta Miren Arroitajauregi) Plastika aurkeztuko dute.

Sarrerak aldez aurretik 6 euro, eta lehiatilan 8 euro.


20:00

[DANTZA] Dantza Plazan

Plaza berria, Gasteiz | DANTZA IKUSKIZUNA

Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko. Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.  

[DANTZA] Dantza Plazan Plaza berria

Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko.

Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.

 


20:30

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori'

Oiongo plazan, Arabako Errioxa Oion | BERTSO SAIOA

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan. Oiongo saioan Oihane Perea, Ruben Sanchez, Aitor Ugarte, Felipe Zelaieta bertsolariak izango dira eta gai jartzaile lanak egingo ditu Oier Suarezek

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori' Oiongo plazan

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.

Oiongo saioan Oihane Perea, Ruben Sanchez, Aitor Ugarte, Felipe Zelaieta bertsolariak izango dira eta gai jartzaile lanak egingo ditu Oier Suarezek


22:00

[MUSIKA] I.O.N.T

Hell Dorado, Gasteiz | KONTZERTUA

IONT (“Its Over Nine Thousand”) metalcore talde gasteiztarrak 2016an kaleratu zuten haien aurreneko diskoa. Nukore taldearekin batera joko dute.

[MUSIKA] I.O.N.T Hell Dorado

IONT (“Its Over Nine Thousand”) metalcore talde gasteiztarrak 2016an kaleratu zuten haien aurreneko diskoa. Nukore taldearekin batera joko dute.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.



[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz

Udaletxea, Lautada Asparrena | HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera. Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara. Non: Araian  Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka. Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen. Prezioa: 50 €  

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz Udaletxea

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera.

Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Non: Araian 

Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak

Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka.

Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen.

Prezioa: 50 €

 



17:00
19:30

[ERAKUSKETA] 'Munduko ipuinen erakusketa'

Zuiako liburutegia, Gorbeialdea Zuia | ERAKUSKETA

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.

[ERAKUSKETA] 'Munduko ipuinen erakusketa' Zuiako liburutegia

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»