Larunbata, maiatzak 27



09:00

[TAILERRA] 'Euskaraz egiteko gogoa duzu?'

Murgia.Udaletxea., Gorbeialdea Zuia | IKASTAROA

BAIETZ 42! ekimenak antolatuta, aktibazioarekin eta euskararen berreskurapen-lanekin lotutako tailer bat  izango da, hamar ordutakoa, bi egunetan banatuta. Lehena da hau. Euskaraz egiteko gogoa duzu? Tailer honen bidez, euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murrizten lagunduko dizugu, eta hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago sentituko zara. Info gehiago: telptailerrak.eus

[TAILERRA] 'Euskaraz egiteko gogoa duzu?' Murgia.Udaletxea.

BAIETZ 42! ekimenak antolatuta, aktibazioarekin eta euskararen berreskurapen-lanekin lotutako tailer bat  izango da, hamar ordutakoa, bi egunetan banatuta. Lehena da hau.

Euskaraz egiteko gogoa duzu? Tailer honen bidez, euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murrizten lagunduko dizugu, eta hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago sentituko zara.

Info gehiago: telptailerrak.eus


10:00

[JAIA] Euskal jaia

kaleak, Aiaraldea Amurrio | DANTZA IKUSKIZUNA

Ohiturak elkarteak, Amurrio dantza taldeak eta Amurrioko Udalak antolatuta ospatuko da Euskal Jaia Amurrion; euskal dantzak protagonista izango dira jardunaldian: kalejirak, dantzaldia, haur dantzarientzako bazkaria eta jolasak, dantza poteoa eta erromeria egingo dituzte.  

[JAIA] Euskal jaia kaleak

Ohiturak elkarteak, Amurrio dantza taldeak eta Amurrioko Udalak antolatuta ospatuko da Euskal Jaia Amurrion; euskal dantzak protagonista izango dira jardunaldian: kalejirak, dantzaldia, haur dantzarientzako bazkaria eta jolasak, dantza poteoa eta erromeria egingo dituzte.

 


10:00

[TAILERRA] 'Zergatik ez'

Liburutegia, Gorbeialdea Zuia | IKASTAROA

BAIETZ 42! ekimenak antolatuta, aktibazioarekin eta euskararen berreskurapen-lanekin lotutako taillera da. Azalpena: Zer harreman duzu inguruan dituzun hizkuntzekin? Eta euskararekin? Nola eragiten du zure jokaerak hizkuntza horien garapen eta erabileran? Horri buruzko gogoeta egitea proposatu nahi dizugu. Info gehiago: www.zergatikez.org

[TAILERRA] 'Zergatik ez' Liburutegia

BAIETZ 42! ekimenak antolatuta, aktibazioarekin eta euskararen berreskurapen-lanekin lotutako taillera da.

Azalpena: Zer harreman duzu inguruan dituzun hizkuntzekin? Eta euskararekin? Nola eragiten du zure jokaerak hizkuntza horien garapen eta erabileran? Horri buruzko gogoeta egitea proposatu nahi dizugu.

Info gehiago: www.zergatikez.org


10:30

[JAIA] Euskal Herria kantuz eguna

Landatxo, Gasteiz | JAIA

2010. urtean euskal kantu talde herrikoien sarea sortu zenetik, Euskal Herria Kantuz ekitaldia ospatzen den zazpigarren urteurrena da; 2017ko Euskal Herria Kantuz eguna Arabara ekarri dute aurten, Gasteizera hain zuzen ere, eta zazpigarren urtea izanik "Araba, zazpigarren aldaba" lelopean ospatuko dute aurtengo edizioa. Euskal Herri osoko kantu taldeak gonbidatu dituzte, kantuz eta dantzan igaroko dute eguna, eta ekimen irekia izanik gustuko duen edozein gonbidatu nahi dute egun eder hau konpartitzera. EGITARAUA:  10:30ean, Landatxo kiroldegian, Euskal Herritik iritsitako kantuzaleei ongi etorria.  11:30ean, kalez kaleko kantujira: Aiztogile kalea → Faroloia → Andra Mari Zuria plaza → Postak plaza → Foruak plaza 13:00etan Imanol Urbietari omenaldia Foruak plazan.  17:30eank Kantuzaleen Ekitaldia Foruak plazan.

[JAIA] Euskal Herria kantuz eguna Landatxo

2010. urtean euskal kantu talde herrikoien sarea sortu zenetik, Euskal Herria Kantuz ekitaldia ospatzen den zazpigarren urteurrena da; 2017ko Euskal Herria Kantuz eguna Arabara ekarri dute aurten, Gasteizera hain zuzen ere, eta zazpigarren urtea izanik "Araba, zazpigarren aldaba" lelopean ospatuko dute aurtengo edizioa. Euskal Herri osoko kantu taldeak gonbidatu dituzte, kantuz eta dantzan igaroko dute eguna, eta ekimen irekia izanik gustuko duen edozein gonbidatu nahi dute egun eder hau konpartitzera.

EGITARAUA:

10:30ean, Landatxo kiroldegian, Euskal Herritik iritsitako kantuzaleei ongi etorria.

 11:30ean, kalez kaleko kantujira: Aiztogile kalea → Faroloia → Andra Mari Zuria plaza → Postak plaza → Foruak plaza

13:00etan Imanol Urbietari omenaldia Foruak plazan.

 17:30eank Kantuzaleen Ekitaldia Foruak plazan.


11:00

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian'

Turismo bulegoa, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian' Turismo bulegoa

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.


11:30

[FAMILIA TAILERRAK] Sendabelarrak

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | TAILERRA

Oihaneder Euskararen Etxeak antolatuta, familian gozatzeko tailerra da. Parte-hartzaileek landereei darien usainez, koloreez eta erabilgarritasunez gozatu ahal izango dute. Tailer guztiz esperimentala da, beraz landare eta fruita ezberdinen usaina harrapatzeko, testurak ukitzeko eta naturak ematen dizkigun koloreez jabetzeko aukera emango da. Horrez gain, tailerrean bertan, esperimentu batzuk egingo dira; adina eta tailerraren araberakoak izango direnak. Tailerra dinamikoagoa eta interesgarriagoa egiteko asmoz, esperimentuak bukatzen diren bitartean ipuin eta jolas batzuk txandatuko dira. Parte hartuko duten umeek gutxienez 4 urte izan beharko dituzte eta gurasoetako batek (ez biek) lagunduta etorri beharko dira. Tailer bakoitzean  24 lagunentzako tokia egongo da gehienez, 12 ume eta 12 guraso. Izena emateko bete honako  inprimakia maiatzaren 8tik 21era bitartean.

[FAMILIA TAILERRAK] Sendabelarrak Oihaneder Euskararen Etxea

Oihaneder Euskararen Etxeak antolatuta, familian gozatzeko tailerra da. Parte-hartzaileek landereei darien usainez, koloreez eta erabilgarritasunez gozatu ahal izango dute. Tailer guztiz esperimentala da, beraz landare eta fruita ezberdinen usaina harrapatzeko, testurak ukitzeko eta naturak ematen dizkigun koloreez jabetzeko aukera emango da. Horrez gain, tailerrean bertan, esperimentu batzuk egingo dira; adina eta tailerraren araberakoak izango direnak. Tailerra dinamikoagoa eta interesgarriagoa egiteko asmoz, esperimentuak bukatzen diren bitartean ipuin eta jolas batzuk txandatuko dira.

Parte hartuko duten umeek gutxienez 4 urte izan beharko dituzte eta gurasoetako batek (ez biek) lagunduta etorri beharko dira. Tailer bakoitzean  24 lagunentzako tokia egongo da gehienez, 12 ume eta 12 guraso. Izena emateko bete honako  inprimakia maiatzaren 8tik 21era bitartean.


12:00

[BERTSO SAIOA] Arabako eskolartekoa

Zaramagako pilotalekua, Gasteiz | BERTSO SAIOA

Arabako bertsolari gazteen XXII. eskolartekoaren Arabako topaketa. Umeen finala. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta.

[BERTSO SAIOA] Arabako eskolartekoa Zaramagako pilotalekua

Arabako bertsolari gazteen XXII. eskolartekoaren Arabako topaketa. Umeen finala. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta.


12:30

[JAIALDIA] Eguzkierripa Rock Eguna

Gorbeialdea Aramaio | JAIA

Aramaioko Gazte Asanbladak antolatu du Eguzkierripako rock jaialdia. Honako egutegia antolatu dute:  12:30 – Poteue14:30 – Bazkaria. Tiketak salgai daude herriko tabernetan 5 eurotan.Bazkalostean: Txabela Bragas.20:00 – Kontzertuak: Aiaraldeko Sound System, Peccozza United, Los WC Rock&Roll, CRAP eta Red Iron Squad.

[JAIALDIA] Eguzkierripa Rock Eguna

Aramaioko Gazte Asanbladak antolatu du Eguzkierripako rock jaialdia. Honako egutegia antolatu dute: 

12:30 – Poteue
14:30 – Bazkaria. Tiketak salgai daude herriko tabernetan 5 eurotan.
Bazkalostean: Txabela Bragas.
20:00 – Kontzertuak: Aiaraldeko Sound System, Peccozza United, Los WC Rock&Roll, CRAP eta Red Iron Squad.


18:30

[KONTZERTUA] Riffs and Chips

Sastiña, Gorbeialdea Aramaio | KONTZERTUA

Musika Astearen harira Blues kontzertua izango da, Riffs and Chips taldearekin. 2010. urtean sortutako rhythm & blues taldea hain zuzen.

[KONTZERTUA] Riffs and Chips Sastiña

Musika Astearen harira Blues kontzertua izango da, Riffs and Chips taldearekin. 2010. urtean sortutako rhythm & blues taldea hain zuzen.


22:00

[KONTZERTUA] Niketz+Astarte+Voltaia

Burubio elkartea, Aiaraldea Amurrio | KONTZERTUA

Niketz, Astarte eta Voltaia taldeen kontzertua. Sarrera: 5 euro.

[KONTZERTUA] Niketz+Astarte+Voltaia Burubio elkartea

Niketz, Astarte eta Voltaia taldeen kontzertua. Sarrera: 5 euro.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»