Atxipi Mendi Taldeak urtean zehar antolatzen dituen umeentzako irteeren egutegiaren barruan Arditurri meategira joango dira asteburuan. Mendizaletasuna, naturarekiko begirunea eta euskaraz bizi ahal izatea uztartuz, herriko haur zein gazteek eskolaz kanpoko beste ekintzetan ere giro osasuntsuan euskaraz bizitzeko modua izan dezaten antolatzen dituzte ekimenak Atxipi taldeko lagunek.
Zumbathon jaialdia antolatu dute Duranako Sologana polikiroldegian. Sarrera doan.
Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.
Igande arratsaldeak familian programaren barruan Karrika antzerki taldeak Mu eta zu umeentzako antzerki obra antzeztuko du. Halaber askaria egingo da, eta eskulan tailer bat.
Laudio udaleko Euskara Arloak antolatuta, Ballerina filma proiektatuko da. Eric Summeren eta Eric Warinen filma azken urteotan Europan egin den animaziozko korpodukzio handienetakoa da. Kontakizunak amets bakarra duen neskatila baten istorioa du jomuga, Felicia, neskatila umerzurtz bat, ausarta eta dantzari bilakatu nahi duena. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan. Sarrera: 3 euro.