Atxipi Mendi Taldeak urtean zehar antolatzen dituen umeentzako irteeren egutegiaren barruan Arditurri meategira joango dira asteburuan. Mendizaletasuna, naturarekiko begirunea eta euskaraz bizi ahal izatea uztartuz, herriko haur zein gazteek eskolaz kanpoko beste ekintzetan ere giro osasuntsuan euskaraz bizitzeko modua izan dezaten antolatzen dituzte ekimenak Atxipi taldeko lagunek.
Kosmetik jangarria tailerra izango da, kremak, azalerako elikagaiak, eta abarren inguruan. Izen emateko lautada_berbak@aek.es edo 607 628342 telefonora deitu behar da maiatzaren 17a baino lehen.
Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.
Poetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Bertan egindako hirugarrenean, Leire Bilbaok eta Maite Mutuberriak poesia umeen eskura jarriko dute kontatuz, kantatuz eta marraztuz. Familia osoarentzako emanaldi honetan poesiarekin jolasteko aukera eman nahi da umeek poesia zerbait ludikoa eta dibertigarri bezala hartu dezaten.
Belaiki elkarteak antolatuta bertso bazkaria ospatuko da Baranbion. Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute.
Zuiako dantza taldea, Aramaioko Lagun Artea, Urkabustaziko Triskari, eta Zigoitiako Oketa Alai izango dira Gorbeiako Dantza Topaketan.
"Mushkum rocka da, gure izatearen esentzia delako, akustikoa gure soinu organikoagatik eta fronterizoa gure estiloa genero ezberdinen mugan dagoelako". Proiektua Luis Vilen estudioan jaio da, Juncal Altzugarairen ahotsarentzako abestiak sortzeko intentzioaz, bera baita testuen idazlea; era horretan, ildo melodiko konplexuagoak sortu nahian, baina bere sustrai outsiderren esentzia mantenduz. Abestiak, piano eta perkusioari protagonismoa emanez konposatu dira, kitarra akustikoa beti akonpainamendu moduan dagoela. Josean Valle, Luis Vilen ibilbide musikalean ohikoa denez, abestien produkzioan funtsezko pieza bat da eta era berean, zuzenean pianoaren aurrean egongo den persona. Mushkum soinu organiko batekin jaio da, gordintasun eta xumetasunaren arteko perkusio obsesibo batekin, abotsen zein pianoen lirikotasunaren kontraposizioan. Intentzioa, zuzenera grabaketarekiko fideltasun horrekin eramatea da. Sarrera doan.
Gasteizeko Udal Folklore Akademiak antolatuta, Arabako txistulari gazteen XXXV. kontzertua ospatuko da.
Ulukak euskal kantu herrikoiak eta gaurkoak egiten dituen taldea da. Kitarra, trikitixa, goilarak... ..."eta lau ahots eme, munduari ulu egiteko prest!".