GEUrekin mendira taldeko lagunek San Kilitz koba - Larrasa - Cruz del Castillo mendi buelta antolatu dute oraingo honetan. Ekarri itzazue eskuargiak! Gasteiztik irteera: goizeko 08:30tan, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean) Abiapuntua: Lagran Iraupena: 3 ordu (egun osoa) Altuera: 1454 m // Luzera: 9,5 km Arduraduna: 629487540 Jabier
XV Perretxiko eta Terreña Behi-azienda Azoka ospatuko da Zuhatzu Kuartangon. Goizean zehar: pilota partidak, herri kirolak, artisau eta bertako produktuen azoka, perretxiko eta terreña behia Kuartangoko haranari buruzko erakusketa, umeentzako jarduerak, kale-animazioa fanfarrearekin…
Ttiki Ttaka Errioxako euskaldunon elkarteak euskal kulturaren inguruko asteburuko jaia antolatu du. Igandean, maiatzaren 14an, pilota topaketarekin zabalduko da egitaraua, 10:00etan. Goiz osoan zehar ikastoletako ikasleen emanaldia, bertso-paper lehiaketa, eta umeentzako tailerrak izango dira. 15:00etan herri bazkaria egingo dute ikastolan, eta 17:00etan dantzaldia hasiko da, DJ Larrirekin.
Donemiliaga udalerriak euskararen aldeko jaia antolatu du. Kale animazioa eta malabaristak izango dira Egilatz herrian.
Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Harri zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin haurrei zuzendutako pelikula bilduma euskaraz aurkeztuko da.Rita & Luca banatzaile independentearen ekoizpenak, kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta da.
Auzo Eszenak arte eszenikoak taularatzen ditu Arana, Aldabe, Arriaga, Ariznabarra eta Salburua gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan, eta helburua du gure hiriko talde eta banakoen proposamen artistikoak areto horietan gasteiztarrei helaraztea. Aukerak antzezlana batez ere fisikoa da. Bi lagun eszenatokian, elementu batzuk, musika eta, zenbaitetan, hitzak. Beraien izaera ardatz izanik, bizitzako egoeretan esperientzia eta sentitzeko modu desberdinak izango dituzte. Informazio gehiago: Auzo Eszena
Maiatzaren 13an eta 14an asteburu osoko txangoa egingo dute Laudioko gazteek, Oxigenoa euskarari kanpainaren barruan. Txangoan Gorobelgo hainbat bazter liluragarri ezagutuko dituzte, eta Ponatako aterpean pasako dute gaua. Irteera: 8:00etan izango da Laudio institutuaren aurrean. Laudioko Udalak herriko DBHko ikastetxeekin antolatutako ekintza da hau, Mendiak eta Herriak elkarteak kudeatua.