Asteartea, maiatzak 9

14:00

[IKASTAROA] Buztin tailerra

eskola+jubilatuen etxea, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Sane Fisioterapiako lagunak etorriko dira buztinak, naturak oparitu digun mirari honek, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun osasun arazo askori aurre egiteko ze baliabide eskaintzen dituen azaltzeko. Tailer honetan buztinaren erabilpen terapeutikoak ikasiko ditugu. Baita beronen prestatze, emate eta gordetzeko modurik egokienak ere. Oinarrizko ezagutza hauetaz baliatuz edozein estutasuni aurre egingo diogu, batez ere haurrak badituzu. Buztinarekin etxean ia beti izan ohi dugun botikinaz ahaztu ahal izango gara. 14:00-16:00 Eskolako haurrekin. 17:00-19:00 Jubilatuen elkartean.

[IKASTAROA] Buztin tailerra eskola+jubilatuen etxea

Sane Fisioterapiako lagunak etorriko dira buztinak, naturak oparitu digun mirari honek, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun osasun arazo askori aurre egiteko ze baliabide eskaintzen dituen azaltzeko. Tailer honetan buztinaren erabilpen terapeutikoak ikasiko ditugu. Baita beronen prestatze, emate eta gordetzeko modurik egokienak ere. Oinarrizko ezagutza hauetaz baliatuz edozein estutasuni aurre egingo diogu, batez ere haurrak badituzu. Buztinarekin etxean ia beti izan ohi dugun botikinaz ahaztu ahal izango gara.

14:00-16:00 Eskolako haurrekin.

17:00-19:00 Jubilatuen elkartean.

16:30

[ZINEMA] 'Ardiak eta otsoak'

Florida zinemak, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Ardiak eta otsoak filma zinema aretoetara iritsi da, euskaraz. Ardiak eta otsoak urruneko lurralde magiko bateko otsoen kanpalekuan kokatzen da. Bi otsoen arteko borroka otso taldeko buru izateko: alde batetik, Ragaer anker eta indartsua; bestetik, hari aurre egiten saiatuko den Gris izenekoa. Borrokaz haratago, maitasun eta magia kontuak tartekatuko dira istorioan zehar. Zer gertatuko litzateke otso bat bere kobazuloan dagoela ardi bihurtuko balitz! Erantzunak, Ardiak eta otsoak pelikulan.

[ZINEMA] 'Ardiak eta otsoak' Florida zinemak

18:00

[MUSIKA ETA POESIA] 'Trularay'

aldabeko liburutegia, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Irrintzi Produkzioen eskutik Trularay musika eta poesia saioa eskainiko da. Imanol Urbieta musikari pedagogoaren lanean oinarritutako saioa: zentzumenetatik emozioetara eginiko bidaia, olerki, usain, kanta, soinu eta fereken bidez. Egitaraua: Haur eta familientzako jarduerak

[MUSIKA ETA POESIA] 'Trularay' aldabeko liburutegia

Irrintzi Produkzioen eskutik Trularay musika eta poesia saioa eskainiko da. Imanol Urbieta musikari pedagogoaren lanean oinarritutako saioa: zentzumenetatik emozioetara eginiko bidaia, olerki, usain, kanta, soinu eta fereken bidez.

18:00

[LIBURU AURKEZPENA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

Laudioko gaztetxea, Aiaraldea Laudio | AURKEZPENA

Borroka armatua eta kartzela liburuaren aurkezpena. Zuriñe Rodriguez, eta Oihana Etxebarrietaren eskutik. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

[LIBURU AURKEZPENA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak Laudioko gaztetxea

Borroka armatua eta kartzela liburuaren aurkezpena. Zuriñe Rodriguez, eta Oihana Etxebarrietaren eskutik. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

18:45

[ZINEMA] 'Pink Saris'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Zinema  jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen  Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, astearteetan, proiektatzen dira Oihanederren. Honetan  Pink Saris, (Kim Longinotto, 2010, Erresuma Batua-India)  filma proiektatuko da, apiriletik ekainera bitartean giza eskubideen urraketa  lantzen duten filmeak protagonista izango dituen blokearen barruan.

[ZINEMA] 'Pink Saris' Oihaneder Euskararen Etxea

Zinema  jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen  Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, astearteetan, proiektatzen dira Oihanederren. Honetan  Pink Saris, (Kim Longinotto, 2010, Erresuma Batua-India)  filma proiektatuko da, apiriletik ekainera bitartean giza eskubideen urraketa  lantzen duten filmeak protagonista izango dituen blokearen barruan.

20:30

[KONTZERTUA] Mushkum

Parral taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

"Mushkum rocka da, gure izatearen esentzia delako, akustikoa gure soinu organikoagatik eta fronterizoa gure estiloa genero ezberdinen mugan dagoelako". Proiektua Luis Vilen estudioan jaio da, Juncal Altzugarairen ahotsarentzako abestiak sortzeko intentzioaz, bera baita testuen idazlea; era horretan, ildo melodiko konplexuagoak sortu nahian, baina bere sustrai outsiderren esentzia mantenduz. Abestiak, piano eta perkusioari protagonismoa emanez konposatu dira, kitarra akustikoa beti akonpainamendu moduan dagoela. Josean Valle, Luis Vilen ibilbide musikalean ohikoa denez, abestien produkzioan funtsezko pieza bat da eta era berean, zuzenean pianoaren aurrean egongo den persona. Mushkum soinu organiko batekin jaio da, gordintasun eta xumetasunaren arteko perkusio obsesibo batekin, abotsen zein pianoen lirikotasunaren kontraposizioan. Intentzioa, zuzenera grabaketarekiko fideltasun horrekin eramatea da.  Sarrera doan.

[KONTZERTUA] Mushkum Parral taberna

"Mushkum rocka da, gure izatearen esentzia delako, akustikoa gure soinu organikoagatik eta fronterizoa gure estiloa genero ezberdinen mugan dagoelako". Proiektua Luis Vilen estudioan jaio da, Juncal Altzugarairen ahotsarentzako abestiak sortzeko intentzioaz, bera baita testuen idazlea; era horretan, ildo melodiko konplexuagoak sortu nahian, baina bere sustrai outsiderren esentzia mantenduz. Abestiak, piano eta perkusioari protagonismoa emanez konposatu dira, kitarra akustikoa beti akonpainamendu moduan dagoela. Josean Valle, Luis Vilen ibilbide musikalean ohikoa denez, abestien produkzioan funtsezko pieza bat da eta era berean, zuzenean pianoaren aurrean egongo den persona. Mushkum soinu organiko batekin jaio da, gordintasun eta xumetasunaren arteko perkusio obsesibo batekin, abotsen zein pianoen lirikotasunaren kontraposizioan. Intentzioa, zuzenera grabaketarekiko fideltasun horrekin eramatea da. 

Sarrera doan.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»