Erakusketen bisita gidatuak dira arte garaikidea barneratzeko modurik onena. Egitasmo hau Artiumen eta Gasteizko Jesus Guridi eta Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioetako Musika Garaikideko ensembleen eta UPV-EHUko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboen Masterreko ikasleen arteko lankidetza proiektu bat da. 'Artea eta (artearen) sistema' Artium Bilduman erakusketa sorkuntza performatiborako esparru bihurtu eta soinuaren ikerketa- eta sorkuntza-talde horiek prozesu sortzaile bat garatuko dute bertan, testuak, ahotsa, musika idatzia, musika-tresna akustikoak eta zuzenean tratatu eta aldatutako soinu elektronikoak erabiliz.
INUNek bere bigarren diska Da nola aurkeztuko du Bihotz Gorospek (koroak eta perkusioa) lagunduta. Gasteizen poesia hedatzea da Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia-jaialdiaren helburua. Gasteizko Udalak babesten du eta Elisa Rueda da zuzendaria.Maiatzean zehar, mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, ikusizko poesiaren erakustaldiak, irakurketa herrikoiak... antolatzen dira. Parte hartzen dute tokiko eta gonbidatuko poetek, taldeek, elkarteek, poesiaren inguruko tailerrek, kantautoreek, musika-taldeek, aktoreek, musikariek edo dantzariek, besteak beste. Helburu nagusiena da poesia hedatzea hiri osoan zehar (hala nola eskolan, Unibertsitatean, liburutegietan, tabernetan, merkatal-guneetan, hiriko toki emblematikoetan...).
Maiatzaren 14an Senperen ospatuko den Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaira joateko autobusak antolatu ditu Laudioko udaleko Euskara Arloak. Irteera: 09:15ean (Laudio institutuko bus geltokitik) Itzulera: 18:30ean (Senperetik) Bidaia txartelak erosteko Lekua: udaletxean, Euskara Arloan, maiatzaren 2tik 4ra, biak barne, bulego ordutegian. Prezioa: 10 euro.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |