Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan apirilean Arrakala, zirrikitu bat haitzean dokumentala ikusteko aukera izango da. Saioa ohi baino ordubete lehenago hasiko da, 18.00etan alegia. Izan ere, proiekzioaren aurretik Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feministak solasaldi dinamizatua egingo du. Antolatzaileak: GEU Elkartea eta Oihaneder Euskararen Etxea
Laudioko Gazte Asanbladak III. jardunaldi antikapitalistak antolatu ditu. Apirilaren 25ean, 18:30ean Euskara eta feminismoa bidaide hitzaldia eskainiko dute Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek. Laudioko Gaztetxean da hitzordua.
Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzenikastaroko laugarren saioak lana du protagonista. Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan dago banatuta, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Interesdunek ikastaro osoan edo saioka eman dezakete izena. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da. Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea
Gasteizen autogestioa eta auzolana defendatuz gaiaren inguruan mahai ingurua antolatu dute Gasteizko Gaztetxean, apirilaren 25ean, 19:00etan. Errekaleor, Arkilos 10, Auzolana pilotalekua eta Gaztetxea izango dira.
Udalaren liburutegi sareak antolatutako egitasmoaren baitan kokatzen da Zein ongi bizi zen Ulises Xabier Amurizaren monologo literarioa. Kondaira honek postari-mezulari baten 24 orduko egun bat biltzen du, non, pertsonaia eta abentura ugarietan zehar, herri-jakituriaren eta jakituria kultuaren konbinazio bat garatzen baita. Autoreak dioenez, 'umorea baztertu gabe, ingenioa bilatzen da'. Egitaraua: Gazte eta helduentzako jarduerak
Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da. Euskarazko kantu egilea da, olerkiak edota bertsoak gitarraren laguntzaz abesten ditu. Bere kantugintza lan horretan 2014ean atera zuen bere lehen folk-akustiko diskoa,Trobador izenarekin. 2016an proiektu berri bati ekin dio DUAL [1/2] : GORDEKA diskoa plazaratuz. Informazio gehiago: GEU Elkartea
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |