Barrundiako Oxigenoa Euskarari egitasmoaren urteko lehenengo irteera apirilaren 23an izango da, Etxabarri Urtupiñatik abiatuta.
Udalaren liburutegi sareak antolatutako ekintzen artean Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa dago. Nanoipuinek 'irakurri' aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartuko dira: irakurri, irakurriko, irakurtzen, irakurrita… Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira. Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute. Parte hartzaileak Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak izan behar dira. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan. Izen emate epea: Apirilaren 23tik maiatzaren 23ra. Informazio gehiago: Gazte eta helduentzako jarduerak
Navaridasko Ardoaren V. Feria Historikoa igandean, apirilaren23an, izango da. Argentina izango da herri gonbidatua. Ardo dastaketak, ardoa era bateko eta besteko jakiekin batera edatea, bisitaldi gidatuak eta haurrentzako jarduerak izango dira.
Maroñoko elizan Igande arratsaldeak familian emanaldia egingo dute apirilaren 23an. Asmoa gurasoak eta umeak euskaraz hitz egiteko eta jolasteko aukera ematea da. Hartara, 17:00etan familientzako ikuskizuna izango da, Nor da panpina? titulupean. 18:00etan askaria egingo dute, eta 18:30ean eskulan tailerra.
Saski Naski sorkuntza artistikoen otzara zikloaren hirugarren ikuskizunak ilustrazioak ditu protagonista. Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzaki, letretara, literaturara eta liburuetako ilustrazioetara egingo dugu salto. Galtzagorri haur eta gazte literaturako elkartearekin elkarlanean eta Mikel Ayerbe koordinatzaile lanetan, Ilustrazioek hitz egiten dutenean zuzeneko emanaldia izango da hiru ilustratzailerekin, hirurak emakumeak: Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar. Antolatzailea: Oihaneder Euskararen Etxea
Gasteizko Gaztetxearen 29. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien artean igandean, apirilaren 23an kontzertu bat izango da Big Band Berri taldearekin. 19:00etan hasiko da.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |