Apirilak 6

[LABURBIRA] Agurain

2017/04/06 19:00

zabalarte aretoa Lautada Agurain |IKUS-ENTZUNEZKOA

XIV.Laburbira 8 film berezirekin dator aurten ere. Euskarazko film laburren zirkuituak 32 herri bisitatuko ditu 2017an; martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da.

Euskaltzaleen Elkarteak antolatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak hamalau urte beteko ditu 2017an, bideak urratzen bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zinearen mokadu hauez gozaraztea. 

Hona hemen, XIV.Laburbiran proiektatuko diren 8 lanak:

  • Azken Saskia (Oier Fuentes)
  • Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea)
  • Ihesa(Alejandro Díaz Castaño)
  • Elemakarrak(Ibon Iza)
  • Jalgi(Eki Pagoaga)
  • 280º(UDA films)
  • EUSPOT lehiaketako spot onenak
  • Hileta (Kepa Sojo)

Informazio gehiago: Euskaltzaleen Topagunea

[IRAKURLE KLUBA] Eider Rodriguez 'Katu jendea'

2017/04/06 19:30

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea | Gasteiz |IRAKURLE KLUBA

Irakurketaren jolas hori dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude.