Zein da zaharra eta berriaren arteko parabola? Transmisio hori marken bitartez ematen da. Markak aipatu behar badira, Gernikako herriaren kasuan 1937ko apirilaren 26an jasandako bonbardaketa, marka sakona eta luzea da, balio sinboliko ezagunekoa. Horrek utzitako zein marka aurki dezakegu gaur egungo Gernika eta gernikarrengan? Nola egiten dugun iraganekin aurrera, nola berritzen diren sinboloak eta nola egiten garen gure orainaren jabe. Hori da Markak, Bernardo Atxagaren izen bereko liburua abiapuntu hartzen duen dokumentala. Antolatzailea: Oihaneder Euskararen Etxea
Martxoak 11, 17:30ean, Euskarazko Mus Txapelketa Ioar tabernan. Martxoa 16, 20:00etan, Bi zuiarren esperientzia Buenos Airesen, Maialen Urkiza eta Eztizen Duranaren eskutik, Udaletxean. Martxoak 17, 20:30ean, bertso afaria Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiorekin. Izena emateko: euskara@gorbeialdea.eus era idatzita, edo Ioar tabernan, martxoaren 14a baino lehen. Prezioa: 18€ (15€ ikasle eta langabetuek). Ametzagako txokoan. Martxoak 25, 18:30ean, Berbapikea. Topatu bikotea, eta irabazi sari mundialak, mingaina astinduta! Izena emateko: euskara@gorbeialdea.eus era idatzita, martxoaren 23a baino lehen. Plazan (eguraldi txarrarekin, gaztetxean). Martxoak 26, 11:00etan, bizikleta-martxa, gaztetxetik abiatuta eta 13:00etan jazz kontzertua eta Korrikako material salmenta gaztetxean (antolatzaileak: Zuiako gazte asanblada eta Zuiako Gau Eskola). Martxoak 29, 19:00etan, ¿Compartimos? tailerra, Udaletxean. Apirilak 5, 20:00etan, Ipuin Berotikoak, Bego Alabazanen eskutik, Udaletxean. Apirilak 7, 05:50ean, Korrika Murgian. Ondoren, gosaria gaztetxean, gazte asanbladaren eskutik. Eta 11:30ean Korrika Txikia, Oroko Ama Birjina Eskolak antolatuta, Murgian.
Bertsokatu txapelketaren finala izango da Gasteizko gaztetxean, 20:00etan, Kutxiko tabernariek antolatuta.
Olarizu auzoko hainbat eragileren artean Korrika astea prestatu dute eta besteak Lumen taldearen kontzertua izango da Potxi tabernan.