Olarizu auzoko hainbat eragileren artean Korrika astea prestatu dute eta besteak beste umeen arteko pilota eta pala partidak antolatu dira.
Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Haurren hiria lantegia eskainiko da: Nolakoak izango lirateke kaleak, plazak eta parkeak haurrek diseinatuko balituzte? Zeintzuk izango lirateke haien behar nagusiak? Lantegia metodologia manipulatiboan oinarrituko da. Egitaraua: Haur eta familientzako jarduerak
Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Boli, bili, boli txotxongilo ikuskizuna izango da, paperezko txotxongilo, kanta eta poemekin egindakoa,Juan Kruz Igerabideren poematxoetan eta ipuin laburretan oinarrituta. Egitaraua: Haur eta familientzako jarduerak
Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroko hirugarren saioak hedabideak ditu protagonista. Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan dago banatuta, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Interesdunek ikastaro osoan edo saioka eman dezakete izena. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da. Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea
Zeinke taldea bere lehen diskoa aurkeztera datorkigu Parralera, martxoaren 28an arratsaldeko 20:30etan. Sormena Kemena izena jarri diote disko honi eta, izenari zor, zuzeneko indartsua eskaintzeko asmoz datozkigu Gasteizera. Kontzertu hau Korrika Kulturalaren baitan antolatu dute AEK-k, GEU elkarteak eta Parral tabernak elkarlanean. Antolatzaileak: Parral taberna, AEK eta GEU Elkartea