Mendiolan ere Korrika Kulturala ospatuko dute eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute: 11:00 Haurrek Korrika petoak margotuko dituzte 12:00 Korrika txikia herrian zehar 13:00 Asier Kidam magoa 17:00 Dantza plaza 22:00 Afaria (Gazta zozketa eta karaokea)
Santa Isabel hilerria eta XIX. eta XX. mendeetako estilo artistiko ezberdinak hilerriko panteoietan ezagutuko dria. Gasteizko pertsonaia ilustreak eta ez hain ilustreak ere ezagutuko dira, Sacamantecas adibidez. Gasteizko kaleen eta eraikinen atzean gordetzen diren pertsonen biografiak ere ezagutu dira, Amaricaren, Ajuriaren, Zuluetatarren eta Iradierren hilobiak eta bizitzak besteak beste. Taldea osatzeko gutxienez 10 pertsona elkartu behar dira. Izena emateko azkeneko aukera, bisita egin aurreko ostiral goiza da eta prezioa 6€koa da. Izena emateko: 645 844 087 / 945 24 38 28 (Asier) Antolatzailea: Ttipia ondarea
Korrika txikia eta tailerrak (joaldunak...) izango dira Judimendiko parkean. 12:30ean hiri baratza tailerra Bionekazaritzaren eskutik eta Zanpantzar tailerra Judimendiko zanpantzar taldearen eskutik. Baita ere umeentzat tailerrakn izang dira: egin zure korrika petoa, lekukoa eta txapa. 13:00etan Korrika txikia burutuko da Judimendiko parkean eta ondoren bertsolariak izango dira.
Ikuskizuna, askaria eta eskulanetako saioa 5 urtetik gorakoentzat. Kirikiño taldeak koordinatutako saioa eta doakoa.
Haurrei zuzendutako Jauzi egin eta euskaraz hitz egin egitasmoa burutuko da martxoaren 25ean Etxabarri Urtupiñako elkartean.
Martxoak 11, 17:30ean, Euskarazko Mus Txapelketa Ioar tabernan. Martxoa 16, 20:00etan, Bi zuiarren esperientzia Buenos Airesen, Maialen Urkiza eta Eztizen Duranaren eskutik, Udaletxean. Martxoak 17, 20:30ean, bertso afaria Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiorekin. Izena emateko: euskara@gorbeialdea.eus era idatzita, edo Ioar tabernan, martxoaren 14a baino lehen. Prezioa: 18€ (15€ ikasle eta langabetuek). Ametzagako txokoan. Martxoak 25, 18:30ean, Berbapikea. Topatu bikotea, eta irabazi sari mundialak, mingaina astinduta! Izena emateko: euskara@gorbeialdea.eus era idatzita, martxoaren 23a baino lehen. Plazan (eguraldi txarrarekin, gaztetxean). Martxoak 26, 11:00etan, bizikleta-martxa, gaztetxetik abiatuta eta 13:00etan jazz kontzertua eta Korrikako material salmenta gaztetxean (antolatzaileak: Zuiako gazte asanblada eta Zuiako Gau Eskola). Martxoak 29, 19:00etan, ¿Compartimos? tailerra, Udaletxean. Apirilak 5, 20:00etan, Ipuin Berotikoak, Bego Alabazanen eskutik, Udaletxean. Apirilak 7, 05:50ean, Korrika Murgian. Ondoren, gosaria gaztetxean, gazte asanbladaren eskutik. Eta 11:30ean Korrika Txikia, Oroko Ama Birjina Eskolak antolatuta, Murgian.
XIV.Laburbira 8 film berezirekin dator aurten ere. Euskarazko film laburren zirkuituak 32 herri bisitatuko ditu 2017an; martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da. Euskaltzaleen Elkarteak antolatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak hamalau urte beteko ditu 2017an, bideak urratzen bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zinearen mokadu hauez gozaraztea. Hona hemen, XIV.Laburbiran proiektatuko diren 8 lanak: Azken Saskia (Oier Fuentes) Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea) Ihesa(Alejandro Díaz Castaño) Elemakarrak(Ibon Iza) Jalgi(Eki Pagoaga) 280º(UDA films) EUSPOT lehiaketako spot onenak Hileta (Kepa Sojo) Informazio gehiago: Euskaltzaleen Topagunea
Esaera zaharren txapelketa izango da martxoaren 25ean Urkabustaizen, Doña Lolatik hasita.
Martxoaren 25ean, Errekaleorren, Salburuko Korrika batzordeak antolatuta bertso-afaria burutuko da.
Martxoaren 25ean Kokein eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeen emanaldietaz gozatzeko aukera izango dugu Burubio kultura elkartean.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |