Osteguna, martxoak 23



10:00

Mintzodoromoa

juan urrutia plaza, Aiaraldea Amurrio | LEHIAKETA

Mintzodromoa martxoaren 28an burutuko da eta parte hartzeko izena eman behar da martxoaren 24a baino lehen Amurrioko euskaltegietan.

Mintzodoromoa juan urrutia plaza

Mintzodromoa martxoaren 28an burutuko da eta parte hartzeko izena eman behar da martxoaren 24a baino lehen Amurrioko euskaltegietan.


17:30

[TAILERRA] 'Umeekin Korrika petoak'

adurtzako gizarte etxea, Gasteiz | TAILERRA

Olarizu auzoko hainbat eragileren artean Korrika astea prestatu dute eta besteak beste Umeekin Korrika petoak tailerra eskainiko da. 

[TAILERRA] 'Umeekin Korrika petoak' adurtzako gizarte etxea

Olarizu auzoko hainbat eragileren artean Korrika astea prestatu dute eta besteak beste Umeekin Korrika petoak tailerra eskainiko da. 


18:00

[IPUIN KONTALARIA] 'Margo ipuinak'

aranako liburutegia, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Margo ipuinak ipuin kontaketa izango da, non ipuinen koloreetaz arituko da Ines Bengoa eta  umeen istorioak margotuko diren. Egitaraua: Haur eta familientzako jarduerak

[IPUIN KONTALARIA] 'Margo ipuinak' aranako liburutegia

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Margo ipuinak ipuin kontaketa izango da, non ipuinen koloreetaz arituko da Ines Bengoa eta  umeen istorioak margotuko diren.


18:00

[KORRIKA KULTURALA] Trikipoteoa

arana, Gasteiz | JAIA

Korrika kulturalaren baitan, Gasteizko Arana auzoan trikipoteoa burutuko da martxoaren 23an, arratsaldeko 18:00etan.

[KORRIKA KULTURALA] Trikipoteoa arana

Korrika kulturalaren baitan, Gasteizko Arana auzoan trikipoteoa burutuko da martxoaren 23an, arratsaldeko 18:00etan.


19:00

[IKUSKIZUNA] 'Isturitzetik Etiopian barrena'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Isturitzetik Etiopian Barrena ikuskizuna Beñat Goitia gasteiztarrak sortutako musika, literatura eta zinearen uztartze bat da. Isturitzetik Etiopiarako, des-paradisurako, deserturako, finean, heriotzerako bidaia egingo duen pertsonaia bederatzi zirkulutan zehar murgilduko da, azken eztanda jasan arte. Musikaren atalean, euskal arte kostunbristaren eta abangoardiakoaren arteko talkatik sortutako pasarte atmosferikoek bustiko dituzte poesiaren tarteak. Adrian Puck DJ gasteiztarraren elektronika gordinak lagunduko ditu Beñat Goitiaren gitarra sesio intimoak. Amalur edo El mayorazgo de Basterretxe bezalako 60etako filmetatik ateratako samplerrek osatuko dituzte denboran atzera eramango gaituzten programazioak. Antolatzailea: Oihaneder Euskararen Etxea

[IKUSKIZUNA] 'Isturitzetik Etiopian barrena' Oihaneder Euskararen Etxea

Isturitzetik Etiopian Barrena ikuskizuna Beñat Goitia gasteiztarrak sortutako musika, literatura eta zinearen uztartze bat da. Isturitzetik Etiopiarako, des-paradisurako, deserturako, finean, heriotzerako bidaia egingo duen pertsonaia bederatzi zirkulutan zehar murgilduko da, azken eztanda jasan arte.

Musikaren atalean, euskal arte kostunbristaren eta abangoardiakoaren arteko talkatik sortutako pasarte atmosferikoek bustiko dituzte poesiaren tarteak. Adrian Puck DJ gasteiztarraren elektronika gordinak lagunduko ditu Beñat Goitiaren gitarra sesio intimoak. Amalur edo El mayorazgo de Basterretxe bezalako 60etako filmetatik ateratako samplerrek osatuko dituzte denboran atzera eramango gaituzten programazioak.


19:00

Bertoko produktuen dastaketa

pilar gizarte etxea, Gasteiz | JARDUNALDIA

Pilarren ere euskararen alde egitasmoaren baitan, Bertoko produktuen dastaketa izango da martxoaren 23an. Bertan, arabako ardoa eta txakolina eta Idiazabal gazta dastatzeko aukera ezin hobea izango da. 18 urtetik gorakoentzat izango da eta abonatuek 1,5€ ordaindu beharko ditute, abonatuak ez direnek 2,55€.

Bertoko produktuen dastaketa pilar gizarte etxea

Pilarren ere euskararen alde egitasmoaren baitan, Bertoko produktuen dastaketa izango da martxoaren 23an. Bertan, arabako ardoa eta txakolina eta Idiazabal gazta dastatzeko aukera ezin hobea izango da. 18 urtetik gorakoentzat izango da eta abonatuek 1,5€ ordaindu beharko ditute, abonatuak ez direnek 2,55€.


19:30

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Oskara plazara'

felix petite antzokia, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Iruñeko Arena Comunicaciónek dokumentala osatu du Kukai Dantzaren Oskara ikuskizunaren sorkuntza prozesuari buruz, kultura tradizionala eta garaikidearen arteko harremanaz... Dokumentala oraindik estreinatu gabe dago, eta haren aurkezpenarekin batera, formatu berezi bat jarriko da abian: dokumentala + dantzariak zuzenean. Dantza, musika eta ikus-entzunezkoak bateratuko dira bertan. Kukairen dantza, Erramun Martikorenaren kantua, dokumentalaren irudiak... Dantzarien zuzeneko lana eta ikus-entzuneko lanaren arteko uztarketa bat izango da.

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Oskara plazara' felix petite antzokia

Iruñeko Arena Comunicaciónek dokumentala osatu du Kukai Dantzaren Oskara ikuskizunaren sorkuntza prozesuari buruz, kultura tradizionala eta garaikidearen arteko harremanaz... Dokumentala oraindik estreinatu gabe dago, eta haren aurkezpenarekin batera, formatu berezi bat jarriko da abian: dokumentala + dantzariak zuzenean.

Dantza, musika eta ikus-entzunezkoak bateratuko dira bertan. Kukairen dantza, Erramun Martikorenaren kantua, dokumentalaren irudiak... Dantzarien zuzeneko lana eta ikus-entzuneko lanaren arteko uztarketa bat izango da.


20:00

Bertsokatu Txapelketa. Kanporaketa

hala bedi taberna, Gasteiz | BERTSO SAIOA

Bertsokatu txapelketaren kanporaketa Hala Bedi tabernan ospatuko da eta bertan Peru Abarrategi, Antton Aizpurua, Xabier Antia, Aitor Najera, ider Perez eta Maddi Sarasua Laskarai bertsolariak arituko dira. Antolatzaileak: Kutxiko Tabernariak

Bertsokatu Txapelketa. Kanporaketa hala bedi taberna

Bertsokatu txapelketaren kanporaketa Hala Bedi tabernan ospatuko da eta bertan Peru Abarrategi, Antton Aizpurua, Xabier Antia, Aitor Najera, ider Perez eta Maddi Sarasua Laskarai bertsolariak arituko dira.

  • Antolatzaileak: Kutxiko Tabernariak

20:30

[ANTZERKIA] 'Idiot txou'

Principal antzokia, Gasteiz | ANTZERKIA

Bi esatarik eta teknikari batek zuzeneko irratsaio bat egingo dute antzokitik zuzenean. Irratsaioak audientzia arazo larriak izango ditu, entzuleek apenas deitzen dute. Baina hala eta guztiz ere, gure protagonistek entretenimendurako tarte bat izatea nahiko dute, arazorik gabe, audientzia lortu eta kaleratzea saihestuko diena. Antolatzailea: Principal Antzokia

[ANTZERKIA] 'Idiot txou' Principal antzokia

Bi esatarik eta teknikari batek zuzeneko irratsaio bat egingo dute antzokitik zuzenean. Irratsaioak audientzia arazo larriak izango ditu, entzuleek apenas deitzen dute. Baina hala eta guztiz ere, gure protagonistek entretenimendurako tarte bat izatea nahiko dute, arazorik gabe, audientzia lortu eta kaleratzea saihestuko diena.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»