Asteazkena, martxoak 22



09:00

'Irakurri, gozatu eta oparitu'

Araba | LITERATURA

Euskaltzaleen elkarteek, Udalek, liburutegi publikoek eta liburu dendek elkarlanean 11. urtez antolatuko dute aurten Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa. 2017ko martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez. Horregatik, prozesu aberasgarri bat eta parte hartzaileentzako abantailak proposatzen dira. Hiru pausu erraz: Irakurri. Lehenengo pausoa euskaraz irakurtzea da. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan  eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal duzu. Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete bete: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango dizu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Oparitu. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati edo norbere buruari. Abantailak: Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango dizu! Apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko  balioa duen txekea zozkatuko da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du. Araban Agurain, Asparrena, Barrundia, Dulantzi, Gasteiz, Kanpezu, Legutio, Maeztu, Urizaharra, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuian abiatuko da egitasmoa. Informazio gehiago: Euskaltzaleen Topagunea

'Irakurri, gozatu eta oparitu'

Euskaltzaleen elkarteek, Udalek, liburutegi publikoek eta liburu dendek elkarlanean 11. urtez antolatuko dute aurten Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa. 2017ko martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.

Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez. Horregatik, prozesu aberasgarri bat eta parte hartzaileentzako abantailak proposatzen dira.

Hiru pausu erraz:

  1. Irakurri. Lehenengo pausoa euskaraz irakurtzea da. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan  eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal duzu.
  2. Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete bete: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango dizu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  3. Oparitu. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati edo norbere buruari.

Abantailak:

  • Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango dizu!
  • Apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko  balioa duen txekea zozkatuko da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du.

Araban Agurain, Asparrena, Barrundia, Dulantzi, Gasteiz, Kanpezu, Legutio, Maeztu, Urizaharra, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuian abiatuko da egitasmoa.


10:00

[BISITA GIDATUA] 'Ezagutu zure udala'

udaletxea, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Gasteizko Udalaren Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak Ezagutu zure Udala bisita gidatura gonbidatzen zaitu. Apirilaren 4an izango da, 18:00etatik 19:00etara eta esteka honen bidez eman behar da izena: <http://www.vitoria-gasteiz.org/j31-01w/formularioViewer/create?formularioId=193> 

[BISITA GIDATUA] 'Ezagutu zure udala' udaletxea

Gasteizko Udalaren Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak Ezagutu zure Udala bisita gidatura gonbidatzen zaitu. Apirilaren 4an izango da, 18:00etatik 19:00etara eta esteka honen bidez eman behar da izena: <http://www.vitoria-gasteiz.org/j31-01w/formularioViewer/create?formularioId=193


18:00

[HAURRENTZAKO TAILERRA] 'Munduko etxea'

ariznabarrako gizarte etxea, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Munduko etxeak tailerra izango da, zeinetan arkitekturaren eskutik, munduko txoko berezienetara bidaiatuko da etxe mota ezberdinak eraikiz. Egitaraua: Haur eta familientzako jarduerak

[HAURRENTZAKO TAILERRA] 'Munduko etxea' ariznabarrako gizarte etxea

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Munduko etxeak tailerra izango da, zeinetan arkitekturaren eskutik, munduko txoko berezienetara bidaiatuko da etxe mota ezberdinak eraikiz.


19:00

[HITZALDIA] 'Maskulinitate berriak'

kultura etxea, Aiaraldea Laudio | HITZALDIA

BIOK taldeak egingo du gizon guztientzako solasaldi irekia “Maskulinitate berriak” lelopean. 

[HITZALDIA] 'Maskulinitate berriak' kultura etxea

BIOK taldeak egingo du gizon guztientzako solasaldi irekia “Maskulinitate berriak” lelopean. 


19:00

[BEGI BELARRI] 'Mugaminak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Aurtengo Begi Belarri zikolaren baitan Mugaminak dokumentala izango da ikusgai. Amets Arzallus bertsolariak Zipreko inprobisatzaileekin bertso saio bat egin zuen uztailaren hasieran Paphos herrian. Bertso saio horren aitzakian mugak zatitutako bi herri gurutzatzen ditu dokumentalak: Zipre uhartea eta Euskal Herria. Ondoren, Amets Arzallusekin solasaldia izango da. Antolatzaileak: GEU Elkartea eta Oihaneder Euskararen Etxea

[BEGI BELARRI] 'Mugaminak' Oihaneder Euskararen Etxea

Aurtengo Begi Belarri zikolaren baitan Mugaminak dokumentala izango da ikusgai. Amets Arzallus bertsolariak Zipreko inprobisatzaileekin bertso saio bat egin zuen uztailaren hasieran Paphos herrian. Bertso saio horren aitzakian mugak zatitutako bi herri gurutzatzen ditu dokumentalak: Zipre uhartea eta Euskal Herria. Ondoren, Amets Arzallusekin solasaldia izango da.


20:30

'5. Auzoa Kantari'

orient express taberna, Gasteiz | JAIA

5. Auzoa Kantari Zizta Euskara taldeak antolatu du, oraingo honetan 20. Korrikaren alde. Bertan, Paula Amilburu musikaria arituko da eta ondoren afaria girotua izango da.

'5. Auzoa Kantari' orient express taberna

5. Auzoa Kantari Zizta Euskara taldeak antolatu du, oraingo honetan 20. Korrikaren alde. Bertan, Paula Amilburu musikaria arituko da eta ondoren afaria girotua izango da.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»