[IKASTAROA] Garagardoa egitea

2017/05/06 10:00

Sastiña Gorbeialdea Aramaio |IKASTAROA

Etxean ditugun baliabideekin edo era errazean moldatu ditzakegun gailuekin garagardoa egingo dugu. Horretarako denon artean garagardo lote txiki bat egingo dugu Etxeandia garagardotegiaren eskutik.

Ikastaroan dirauen bitartean garagardo dastaketa bat egingo da, mokadutxo batekin lagunduta.

Izen-ematea: plaza mugatuak izango dira. aramailurkt@gmail.com / 688695763 

Ordainketa: 10 €, egunean bertan egingo da

[HAURRENTZAKO ANTZERKIA] 'Plisti plasta'

2017/05/06 12:00

ariznabarrako gizarte etxea Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Plantzart Teatroren Plisti plasta antzezlana izango da, zeinetan orrialde zuri handi baten moduko espazio batean, bi aktorek leiho bat aurkitzen dute, non formak eta panpinak mugitzen diren.

[HAURRENTZAKO ANTZERKIA] 'Plisti plasta'

2017/05/06 18:00

ibaiondo liburutegia Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Plantzart Teatroren Plisti plasta antzezlana izango da, zeinetan orrialde zuri handi baten moduko espazio batean, bi aktorek leiho bat aurkitzen dute, non formak eta panpinak mugitzen diren.

[KONTZERTUA] Azken aukera+Astalapo

2017/05/06 20:00

Landatxo kiroldegia Gasteiz |KONTZERTUA

Gauekoak elkarteak antolatuta euskal rock gaua izango da Landatxo kiroldegian, Astalapo eta Azken aukera taldeekin. 

[LAUTADAKO OXIGENOA EUSKARARI] Orixol

2017/05/07 08:00

Lautada |MENDI IRTEERA

Arabako Lautadako Oxigenoa Euskarari egitasmoa 12 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteentzat zuzendua dago. Maiatzaren 7an Orixol mendira egingo da irteera eta bertan orientazioa landuko da.

[HAURRENTZAKO EKINTZA] Belar meta

2017/05/07 10:00

Parkea Gorbeialdea Aramaio |HAURRENTZAKO EKINTZA

Guraso elkarteak antolaturik belar meta egingo da haurrekin.

[HAURRENTZAKO ZINEMA] Batman Lego

2017/05/07 17:30

Laudioalde eskolako antzokia Aiaraldea Laudio |IKUS-ENTZUNEZKOA

 

Euskarazko zinema izango dute Laudion maiatzaren 7an. Batman Lego umeentzako filma proiektatuko dute,  17:30ean, Laudioalde eskolako antzokian (sarbidea Izoria kaletik). Prezioa 3 eurokoa izango da.

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/05/08 18:30

Laudioko gaztetxea Aiaraldea Laudio |AURKEZPENA

'Unibertsitateko egoera eta eskola kolektiboak' aurkezpena, Ikasle Abertzaleaken eskutik. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

[IKASTAROA] Buztin tailerra

2017/05/09 14:00

eskola+jubilatuen etxea Gorbeialdea Aramaio |IKASTAROA

Sane Fisioterapiako lagunak etorriko dira buztinak, naturak oparitu digun mirari honek, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun osasun arazo askori aurre egiteko ze baliabide eskaintzen dituen azaltzeko. Tailer honetan buztinaren erabilpen terapeutikoak ikasiko ditugu. Baita beronen prestatze, emate eta gordetzeko modurik egokienak ere. Oinarrizko ezagutza hauetaz baliatuz edozein estutasuni aurre egingo diogu, batez ere haurrak badituzu. Buztinarekin etxean ia beti izan ohi dugun botikinaz ahaztu ahal izango gara.

14:00-16:00 Eskolako haurrekin.

17:00-19:00 Jubilatuen elkartean.

[MUSIKA ETA POESIA] 'Trularay'

2017/05/09 18:00

aldabeko liburutegia Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Irrintzi Produkzioen eskutik Trularay musika eta poesia saioa eskainiko da. Imanol Urbieta musikari pedagogoaren lanean oinarritutako saioa: zentzumenetatik emozioetara eginiko bidaia, olerki, usain, kanta, soinu eta fereken bidez.

[LIBURU AURKEZPENA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/05/09 18:00

Laudioko gaztetxea Aiaraldea Laudio |AURKEZPENA

Borroka armatua eta kartzela liburuaren aurkezpena. Zuriñe Rodriguez, eta Oihana Etxebarrietaren eskutik. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

[ZINEMA] 'Pink Saris'

2017/05/09 18:45

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |IKUS-ENTZUNEZKOA

Zinema  jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen  Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, astearteetan, proiektatzen dira Oihanederren. Honetan  Pink Saris, (Kim Longinotto, 2010, Erresuma Batua-India)  filma proiektatuko da, apiriletik ekainera bitartean giza eskubideen urraketa  lantzen duten filmeak protagonista izango dituen blokearen barruan.

[IPUIN KONTALARIA] 'Ipuinak jo eta musika kontatu'

2017/05/10 18:00

hegoaldeko liburutegia Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Ipuinak jo eta musika kontatu ipuin kontaketa izangon da Badut taldearen eskutik.

[BISITA GIDATUA] Juan Perez Agirregoikoaren obra

2017/05/10 18:30

Artium museoa | Gasteiz |BISITA GIDATUA

Erakusketen bisita gidatuak dira arte garaikidea barneratzeko modurik onena.

Artium Bildumaren parte den Juan Perez Agirregoikoaren 'Uztailak 38-Urriak 37' obra aurkeztuko dute. 

[IDAZLEEKIN SOLASEAN] Kattalin Miner

2017/05/10 19:00

pilar gizarte etxea Gasteiz |MAHAI-INGURUA

Udalaren liburutegi sareak antolatutako egitasmoa da Idazleekin Solasean. Euskaraz idatzitako literaturari eskaini nahi diogun txoko honetan, esperientziak, irakurketak, iritziak… bildu nahi ditugu, idazleen eskutik. Karmele Jaiok solasaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu, beti ere literaturaren eta irakurketak sortzen duen plazeraren inguruan.

Maiatzaren 10ean kattalin Miner izango da solasaldian, feminismotik eta bazterretatik mundua ikusten duen kazetaria. Hainbat hedabidetan kolaborazioak egiten ditu. Halaber, mugimendu feministako aktibismoagatik ezaguna da. Bere artikuluetan sarri jorratzen ditu feminismoa, familia eredua, patriarkatua edo homo/ heterosexualitatea bezalako gaiak.

[HITZALDIA] Ortu eta baso bionitzak

2017/05/10 19:00

Sastiña Gorbeialdea Aramaio |HITZALDIA

Iñaki Etxebeste biologoaren eskutik ortu eta baso bioanitzen onurei buruzko aurkezpen-tertulia.

[KONTZERTUA-POETAK MAIATZEAN] Antton Valverde

2017/05/10 21:00

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |KONTZERTUA

Poetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Horien artean, Antton Valverde eta Lauaxeta artista handiak izango dira protagonistak.

Abeslari donostiarrak bere karrera osoan zehar Lauaxetaren poemetan oinarrituta egindako kantak ekarriko ditu. Gure musikarien artean Lauaxetari arreta berezia ipini dio Valverdek eta kanta horiek ekarriko ditu poetaren heriotzaren 80. urteurrenean.

[AZOKA] Lorabarri

2017/05/11 11:00

Bixente Goikoetxea Plaza Gorbeialdea Aramaio |JAIA

Aramaioko eta Bizkaiko ekoizleak bilduko dira Lorabarri Azokan.

[KOMIKHITZALDIA] Altza porru

2017/05/11 18:00

Sastiña Gorbeialdea Aramaio |AURKEZPENA

Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe Joxevisky eta Mattin Martiarenaren eskutik KomikHitzaldia.

Jakobak ematen dituen landareei buruzko azalpenen inguruan sortuko ditu bere irudiak Joxeviskyk eta Mattinek bat-batean eta publikoaren bistan. 0-100 urte bitarteko adina dutenentzat oso gomendagarria, umorerako eta zirikarako tartea eta herritarrek ortuari buruzko jakingaiak landuko dituzte.

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/05/11 18:30

Laudioko gaztetxea Aiaraldea Laudio |HITZALDIA

'Las kellys: sindikalgintza egiteko beste era bat' Myrian Barrosen eskutik (Las kellys elkarteko bozeramailea).

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).