Abetxuku piztearekin hasiko dira Gasteizko auzoetako jaiak

Erredakzioa 2024ko api. 30a, 17:13

Egitarau betea izango dute, igandera bitarte. Argazkia: Abetxuko Jaiak taldea

Herri kirolak, Joselu Anaiak, suzko zezena eta haurrentzako jolasak izango dira, beste hainbat ekitaldiren artean.

Gaur hasi, eta igandera bitarte ospatuko dituzte Abetxukuko jaiak, Gasteizko auzoetako festak pizten lehena. Ostiralean ospatuko dute jaietako momentu bereziena, 18:00etan, Ave hegazti ezagunaren jaitsierarekin, eta asteburuan zehar izango dira ekitaldi nagusiak.

Halere, jaien aurrekoak gaur ospatuko dituzte, hainbat ekitaldi baituzte prest programan. Pala txapelketa batekin emango diote hasiera programari, 18:00etan, eta txosnagunea ere orduan irekiko dute. Afro-urban eta rap musikak girotuko dute lehenengo eguna, Kimetz, Toscano eta Vegas DJ-en eskutik.

Maiatzaren 1ean, goizean goizetik altxaraziko dituzte auzokideak diana eta txistu kalejirarekin. 12:45ean, Ikurrinari omenaldia egingo diote, Abetxuko dantza taldea eta Txalamako txalapartariekin. Herri bazkaria, musika eta dantza ikuskizuna ez dira faltako hurrengo orduetan.

Haurren eguna ospatuko dute ostegunean, Averen jaitsiera ostiralean, beteranoen eguna larunbatean, eta baserritar eta nesken eguna igandean. Haurrentzako jolasak, odolki eta zurrakapote dastaketa, Joselu Anaiak taldea, herri kirolak eta flamenko dantzaldia izango dira, besteak beste, programa zabal baten artean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide