Irailaren 15ean Moredan ospatuko den Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren 29. ediziorako kartel bila ari da Arabako Errioxako Kuadrilla.
Erakunde publikoak ohar batean azaldu duenez, lehiaketaren ezaugarri nagusiak bere horretan mantenduko dira aurreko edizioekiko: kartelak 30x70 zentimetroko neurriak izan behar ditu, eta bertan honako testua agertu behar da: "Arabako Errioxako Mahats-bilketaren 29. Festa / 29ª Fiesta de la Vendimia de Rioja Alavesa. MOREDA. 2024ko irailaren 15a / 15 de septiembre de 2024".
Normala denez, aurkezten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta kuadrillaren egoitzan entregatu behar dira. Maiatzaren 17ra arte dago zabalik proposamenak aurkezteko epea. Lan irabazlearen egileak 600 euroko saria jasoko du.