⛅ EGURALDIA

Goiza, txukunena

Erredakzioa 2024ko api. 30a, 08:35

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Egunaren hasiera aprobetxatu dezatela jai zubian dauden horiek, arratsaldetik aurrera hodeitza pilatzen hasiko delako. 

Gaur goizean lainoa agertu daiteke, eta giro eguzkitsua mantenduko da. Arratsaldetik aurrera, ordea, hodeiak ugarituz joango dira, eta euria egin dezake egunaren amaieran. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, eta ipar osagaia hartuko du gauean. Egunak aurrera egin ahala, gero eta gogorrago joko du. Tenperaturetan, tarte zabala izango dute hiriburuan: 4 graduan hasi eta 20 graduraino igoko dira.

Asteazkenean zerua oso hodeitsu egongo dela aurreratu dute, eta zaparradak bota ditzake ere. AEMETen arabera, izaera trumoitsua izan dezakete. Eolok bezperako portaera berdintsua izango du: mendebaldetik hasiera, eta iparretik arratsaldean. Tenperaturetan, maximoak amilduko dira, eguneko tartea 4 eta 11 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide