⛅ EGURALDIA

Epel eta argitsu

Erredakzioa 2024ko api. 19a, 08:31
Argazkia: ESTITXU UGARTE LOPEZ DE ARKAUTE / ALEA

Asteburu nahiko garbia dator, zeruari dagokionez bederen. Gaurtik aurrera Lorenzo ikusiko dugu ortzian.

Gaur goizean zein asteburu osoan ere lainoa agertu daiteke goizean. Ostiralari dagokionez, zerua hodei gutxirekin egongo da, eta norabide aldakorreko haizearekin batera mugituko dira ortzian kotoi zatitxoak. Goizean eta gauean hotza nabarituko da, eta beroa Lorenzo goien dagoenean: 1 eta 20 gradu arteko aldeko espero da.

Hodei gutxiko giroak segida izango du larunbat zein igandean ere bai. Halere, igande arratsalderako hodeiak ugaritu daitezkeela dio Euskametek. Eolo arratsaldeetan bereziki indartsu ariko da. Tenperaturei dagokienez, apurka maximoek atzera egingo dute. Hurrenez hurren 4-17 eta 3-15 gradu arteko aldeak izango dituzte hiriburuan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide