Hilaren 26an ospatuko dute Arabako txakolinaren jaia

Erredakzioa 2024ko mai. 14a, 14:19

Urrezko Guk saria irabazi duen Raisa Alava artistak diseinatu du aurtengo kartela. Argazkia: Amurrioko Udala

David Lekanda izango da aurtengo Arabako Txakolinaren enbaxadorea.

Arabako Txakolina elkarteak 25. Txakolin Eguna ospatuko du maiatzaren 26an Amurrion. Ekitaldi bateratu horri esker, Arabako lurraldeko produktuak sustatuko dituzte aurten ere. Juan Urrutia parkean hainbat upategik ekoitzitako txakolin onenak bilduko dira, Arabako Txakolina Jatorrizko Izendapenaren barruan.

David Lekanda sukaldaria izango da aurten Txakolin Egunaren enbaxadorea. Izendapena maiatzaren 26an izango da, 11:00etan, Amurrioko udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ekitaldian 2023ko mahats-bilketaren aurkezpena ere egingo da. Udaletxean amaitu ondoren, jai-eremua inauguratuko dute, jaiaren hasierako txupinazoarekin, 12:00etan.

Barrutian, 2023ko mahats-bilketa dastatzeaz gozatu ahal izango da, baita pintxo eskaintza gastronomiko zabalaz ere. Pintxo horiek gastronomia gunearen sarreran dagoen txokoan erositako tiketen bidez eskuratu ahal izango dira. Txartelak, gainera, txakolidealava.eus webgunearen bidez eta QR kode baten bidez eskuratu ahal izango dira web orrian, programan eta karteletan.

Berrikuntza gisa, aurten photocall bat instalatuko dute, eta jaiaren egunean han argazkia egiten duten pertsona guztiek Instagramera igo eta @txakolipintxo @txakolialava eta helbideetara etiketatuko dute #TxakolinEguna2024 idatziz, txakolin botila sorta baten zozketan sartzeko. Zozketa egunean bertan egingo dute. 19:30ean eta irabazlea sare sozialetan jakinaraziko dute. Jaia, gainera, Belgorri eta Akerbeltz taldeek girotuko dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago