Maroñoko urtegiaren inguruak txukundu dituzte

Erredakzioa 2024ko api. 30a, 16:46

Urtegiaren parean bide berde bat atondu dute. Argazkia: AFA

Bide berdea sortu dute urtegiaren inguruan, eta begiratokia garbitu dute. Lanek 240.000 euroko kostua izan dute.

Maroñoko urtegiaren ingurua egokitzeko lanak amaitutzat eman ditu aldundiak. Urtegiaren inguruan bide berde berria eraiki dute, eta begiratokia zein Letobarri parkera sartzeko bidea atondu dituzte.

Diputazioak ohar batean azaldu duenez, Aiaraldeko Berehalako Jarduketa Planaren parte dira lan horiek, eta Jaurlaritzarekin batera finantzatutakoak dira.

Batetik, zaborra jaso dute, eta "saneamendu tratamendua" egin dute, "sastrakak kenduz". Landaredia eta bertako zuhaixkak landatu dituzte, eta hesi bat jarri dute. Begiratokian eta pasabidean, besteak beste, zorua garbitu eta baranda bat jarri dute. Lanek 241.694 euroko inbertsioa ekarri dutela esan du aldundiak.

Amaia Barredo Ingurumen foru diputatuaren esanetan, horrekin "hobekuntza garrantzitsuak" lortu dituzte, "elementu baliotsu berriak gehituz", eta ingurune horrek Aiaraldeko atsedenleku gisa duen "erakargarritasuna areagotu" dute. Barredoren hitzetan, Jaurlaritzarekin egindako hitzarmenaren oinarrian dago baliabide naturalen "erabilera arrazionala" zaintzea, ingurumena "defendatu eta lehengoratzeko".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide