Zianotipia teknika artistikoa praktikan jartzen duen tailerra. Irudi, itzal eta irudi urdinak lortzeko eskuzko prozedura artistikoa da. Ehunezko pieza bat eguzki-argitan jarrita lortuko da nahi den inpresioa islatzeko, eta emaitza bakarrak eta pertsonalak lortuko dira. Bakoitzaren sorkuntzaz gain, taldean pieza bat egingo da, oreka perfektua eta diseinu aproposa bilatuz, eta parte hartzaileak elkarlanean arituko dira. Pieza hori hilabeteko zozketan zozketatuko da. Izen-emateak maiatzaren 10etik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Oihalak, uztaiak, slacklineak eta malabareak gustuko dituzu? Hau da zure aukera! Oreka Tolosa taldearekin batera antolatutako jardunaldi honetan, diziplina horiek guztiak probatzeko eta praktikatzeko aukera izango dugu. Askotariko teknika eta trikimailuak frogatu eta eguna lurra ukitu gabe igarotzeko aukera paregabea. Ez galdu! Izen-emateak maiatzaren 10etik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Sukaldaritza gustuko duzu baina etxetik kanpo egiten probatu nahi duzu? Erraz jarriko dizugu. Piperbeltz proiektuaren sortzaile eta kide Dani eta Ikerrekin batera, Urarteko Baratzetara goaz kozinatzera. Piperbeltz natura eta sukaldaritza elkartzen dituen ikus-entzunezko proiektu bat da. Euskal Herriko txoko ezkutuak, bertako fauna, flora eta lehengaiak ezagutzea eta zabaltzea, zero kilometroko produktuen eta tokiko ekoizle gazteen aldeko apustua eginez. Izen-emateak maiatzaren 17tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak